Sisavang Vatthana | |||
---|---|---|---|
1959ko urriaren 29a - 1975eko abenduaren 2a ← Sisavang Vong (en) - baliorik ez → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Luang Prabang, 1907ko azaroaren 13a | ||
Herrialdea | Laos | ||
Heriotza | Xam Neua (en) , 1978ko maiatzaren 13a (70 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Sisavang Vong | ||
Ama | Kham-Oun I | ||
Ezkontidea(k) | Kamphoui (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Sisavang Vatthana (laoseraz: ພຣະບາທສົມເດັຈພຣະເຈົ້າມະຫາຊີວິຕສີສວ່າງວັດທະນາ) edo Savang Vatthana (Samdach Brhat Chao Mavattaha Sri Vitha Lan Xang Hom Khao Phra Rajanachakra Lao Phengdara Parama Sidha Khattiya Suriya Varman Brhat Maha Sri Savangsa Vadhana; Luang Prabang, 1907ko azaroaren 13a - Sam Neua, 1978ko maiatzaren 13a) Laosko erregea izan zen 1959tik 1975era.
Sisavang Vong erregearen semea eta ondorengoa izan zen. Pathet Laok boterea hartu zuen Laosen 1975ean eta abdikatzera behartu zuen erregea abenduaren 2an. Preso bidali zuten preso-eremu batera, errege-familia osoarekin batera.
1978an, gobernuak jakinarazi zuen erregea, erregina eta printze oinordekoa malariak jota hil zirela. Hala ere, Kaysone Phomvihanek esan zuen heriotzaren data 1984an izan zela.